martes, 19 de abril de 2011

DIETA ETA ESTETIKA

Gaur egun, ongizateko deritzogun gizartean, denetariko aldaketak izan dira eta elikaduran ere bai.Dakigun moduan, jateko ohituren bilakaera handi bat gertatu da eta dena ez da izan osasungarriagoa izateko.Elikaduran aldaketa batzuk oso osasungarriak dira, adibidez, fast-food jatetxeeko zabaltasunarekin mundo osoan.

Horrelako jatetxeetan, patata frijituak, hanburgesak eta ketchupa oinarrizko dieta da eta nahiz eta, orain, bere iragarkietan dieta osasungarriagoa erakutsi eta bere irudi orekatuagoa eman nahi duten arren, oiloki eta barazkiak sartuz ez da batere osasungarria. Horregatik, gero eta haur-gizentasun gehiago dago, bereziki herrialde aberatsetan. Baina dena ez da fast-food jatetxeen erruagatik, baizik eta bizitzeko ohiturak ere kaltegarriagoak direlako.Presaka bizi gara eta ez daukagu hainbeste denbora dieta osasungarriagoa etxean prestatzeko.Gainera, nahiz eta krisia larrian egon, astebururo kanpoan jatea nahiago dugu.Eta astean zehar, gure umeak ikastolako katering-etik jaten dute.Horrela ezin dugu kontrolatu dieta ona den ala ez euren osasunarentzat.

Beste aldetik, eta gaur egungo kontraesan gisara, zenbat eta umeak lodiagoak izan, hainbat eta argalago izan nahi dute nerabeek.Muturreko jarreraraino heltzen ari gara eta nahiko erreza da gizentasuna eta anorexia kasuak batera ikustea.Dirudienez, nahiko kaltegarria izan da ere komunikabideen eragina.Iragarkietan eta moda-desfiletan, gero eta argalagoak dira modeloak eta bereziki emakumeak.

Itxura osasuna baino garrantsitsuagoa men da eta hori ere ikus dezakegu estetikan.Gero eta sinpleagoa dirudi kirurgiako operazio bat egitea (liposukzioa egiteko, sudurra aldatzeko edo bularren moldaketa egiteko)
Gaurko eredu estetikoak ez datoz telebista edo aldizkarietatik bakarrik, baizik eta zinematik ere. XX.mendean zehar, zinemako pantailetan lehenengo antzezleak beti izan dira ederrak, dotoreak eta argalenak.Eta itsusiak, baldarrak eta lodienak izan dira bigarreneko antzezleak edo txarrak.

Kontuan hartu behar duguna da gaur egungo gizarteko osasuna arriskuan dagoela eta dieta ikuspuntutik, adituen aholkuak entzun behar ditugu eta dieta mediterraneara itzuli;esaterako barazki,fruta eta koipe bajua erabiliz.

No hay comentarios: